Heraclio Alfaro Kalea, 7
Salburua
Vitoria-Gasteiz

945 334 806 675 137 389

eipapitos@gmail.com

Web-Kamera sarbidea

Hezkuntza Proiektua

Hezkuntza Proiektua

Hezkuntza taldea, haur-heziketako irakaslez eta haur-heziketako teknikarariaz osatuta dago, Eusko Jaularitzaren Hezkuntza Sailak eskatzen duen moduan.

“Papitos” haur eskolaren printzipio metodologikoak honakoak dira:

  • Biziaren lehenengo etapak ezinbestekoak dira umeen osoko garapenean, horrenbestez, potentzialitate guztien inguruan, aktibitate handia bultatzea beharrezkoa da. Horretaz gain, jarduera hauek langile profesionalek proposatuak eta prestatuak izan behar dute eta, bestetik, helburu pedagogiko zehatz bati begiratu behar zaio.
  • Ikaskuntza eta garapena: bi prozesu bereiziezin. Heziketa praktikaren bidez jarduera eta esperientzia egokiak eskainiko zaie ikaskuntza bideratzeko.
  • Esperientzia hurbilen bidez ikasteko gaitasuna suspertzen da. Gogoan izan behar dugu esperientzia hauek aberatsak, atseginak eta ezberdinak izan behar dutela eta, gainera, atentzioa, gainontzekoei begirunea eta elkarlana suspertu behar dutela.
  • Bilakaera memento bakoitzeko umeen beharrek nagusiak izan behar dute. Errutinen bidez, umeek jarrera eta ohitura egokiak garatuko dituzte.
  • Jolasa eta higidura: motibazioa, adierazpena, sormena eta irudimena bultzaten dituzten hainbat jolas jarduera osatutako programazio irekia landuko da.
  • Harreman finko eta positiboak sustertu. Konfiantza eta ziurtasunerako giroa sustatuz, pixkanaka elkarbizitzeko arauak eta ohiturak ikasiko dituzte.
  • Globalizazioa. Urteko programazioak ardatz globalizatzaileak hartuko ditu kontuan.
  • Gizabanakoen beharrak. Langileen bokazioak eta murgilketak ikasle-irakasleen arteko harreman ona suspertuko dute, ume bakoitzengan konfiantza eta ziurtasuna bultzatuz.
  • Elebitasuna. Irakasleak euskaraz, ingelesez nahiz erdaraz adierazteko gai direnez, hiru hizkuntzetako jarduerak eta jolasak proposatuko dizkiete.

Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera
7:00 etatik 19:00 etara